XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

emakume haiek albotik iragaten zitzaizkion batere kasurik egin gabe; haien golkorako, Havel nahasi egiten zen prozesio ajetsu bereko beste ur-zurrutari zurbil batzurekin.

- Ikusten duk?, hobeki hago esan zuen Frantziska osagileak arratsaldez ikumenaz aztertu zuenean.

Egin behar duan bakarra hire janeurria begiratzea duk.

Zorionez pasealekuan hirekin topatzen diren gaixoak emakume zaharregiak dituk eta gaixoegi zeudek hi artegatzeko, eta horiek dituk hiretzat kondiziorik hoberenak, lasaitasuna behar duk-eta.

Havelek praka barrutik sartu zuen alkondara; zutik zegoen, konketa gaineko ertz batean zintzilikatutako zegoen ispilu txiki baten aurrean, eta desgogara egiten zion so bere aurpegiari.

Gero esan zuen oso triste:

- Ez dun arrazoirik.

Ongi ohartua naun atsoen gehiengoaren ondoan emakume aski politen gutxiengo bat ibiltzen dela pasealekutik.

Txarrena dun begiratu ere ez didatela egin.

- Guztia sinestuko banik ere, hori ez nikek sinestuko irribarre egin zion Frantziskak, eta Havel medikuak, ispiluak eskaintzen zion irudi tristetik begiak apartatuz, haren begi fidakor, fidelak behatu zituen; Frantziskari txit eskerturik sentitu zen, jakin arren haren bitartez tradizioarenganako fidantza soilik mintzo zela: urte luzetan betetzen, desadostasun arinarekin (baina maitagarriro) ikusia zuen rolarenganako fidantza.

Gero norbaitek jo zuen atea.

Frantziskak erdi-ireki zuenean, makur-makur eginik agur egin zuen gizon gazte eder baten burua azaldu zen.

- Hara, zu zara!

Zeharo ahaztuta nengoen! gaztea kontsulta-gelara sarrarazi eta Haveli azaldu zion (...).